martes, 10 de febrero de 2015

Gorroto dudan lagun bat

Bada gorroto dudan lagun bat.
Jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez hobeto ez", esaten dit,
"elurrera eroriko zarela"

Bada gorroto dudan lagun bat.
anderenoari hitz egin nahi dudanean
"ez, ez, ez hobeto ez", esaten dit,
"zutaz barrezka hasiko dira"

Bada gorroto dudan lagun bat.
lurrean esertzean
"ez, ez, ez hobeto ez" esaten dit,
"ipurdia zikinduko duzu"

Bada gorroto dudan lagun bat.
hitz egin nahi diodanean
"ez, ez, ez hobeto ez", esaten dit,
"bihar hitz egingo dugu"