miércoles, 1 de abril de 2020

EGUNEROKOA

2020ko martxoaren 24a
Gaur nire itxialdiaren 12. eguna da. Niri bizitza oso bat pasatu dela iruditzen zait. Atzoko eguna izango balitz bezala gogoratzen dut hurrengo egunean ez ginela etorri behar izango esan zigutenean. Berri ona izan ez arren, bere alde positiboak bilatzen ahalegindu nintzen berehala: denbora gehiago izango nuen nahi nituen liburuak irakurtzeko, lasaiago hartuko nuen bizitza, nahi nuen beste lo egiten, gustuko filmeak ikusten, janari gozoak prestatzen...
Baina hurrengo egunetik hasita konturatu nintzen errealitatea guztiz bestelakoa izango zela: Egun guztia ordenagailura iltzatuta, emailak jaso eta bidaliz, nire gustuko liburuak irakurri ezinik, lau hormen artean sartuta, aurpegi berririk ikusi gabe... zuen oihuak entzun gabe.
Egia esaten badizuet, gezurra badirudi ere, faltan botatzen zaituztet: zuen oihuak, barreak, negarrak, borrokak... Torontora joan zen argentinarraren antzera sentitzen naiz.
                                                                                                                       Jon Ander


No hay comentarios:

Publicar un comentario