2020ko, martxoaren 25a.
Itxialdiko 12.eguna
Gaur 9:00etan esnatu naiz eta ordenagailuan begiratzean asko ikaratu naiz, gmaileko notifikazio bat nuelako. Eta hori gauza bakar bat esan nahi zuen, etxerako lanak nituela. Orduan etxerako lan guztiak egiten hasi nuen, gero gehiago egin nituen eta gero gehiago. 1:30etan gutxi gora behera jatera joan nintzen eta amaitzean...Etxerako lanak egiten jarraitu nuen. Amaitzean, Nintendo Switch-arekin jolasten ordu batzuk egon nintzen, eta Netflix-eko serie bat ikusi nuen. 8:00etan txaloak eman ditut, asko gustatzen zait petardoak eta guzti botatzen zutelako. Azkenean, ordu batean baino pixka bat lehenago ohera joan nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario