2020ko martxoaren 31a.
Egun asko daramagun etxetik atera barik. Bi aste asko dira etxetik atera barik ezta?
Gaur bederatzitan altxatu naiz, oso nekatuta, eta gosaltzera joan naiz. Nekatuta nago egun guztietan etxean gauza berdinak egiteagatik. Gainera ezin dugu kalera atera. Oso aspertuta nago beti goizean etxerako lanak egitea. Bazkaldu eta gero lagunekin konsolarekin jolasten dut eta eguneko momentu hoberena da. Momentu txarrena da goizean etxerako lanak egitea. Gaur goizean nire bigarren klasea eduki dut meeten bidez. Matematika klase bat. Ondo egon da, gainera klase osoa gauza asko argitu ditugu. Beste gauza txar bat da etxerako lan asko ditugula. Irakasle guztiak zerbait bidaltzen dute eta lana amaitu eta gero argazki bat atera behar diegu ariketei eta irakasleei bidali. Ez zait gustatzen gauzak horrela egitea. Hobeto da eskolara joatea eta gero etxean ariketak egitea. Gainera irakasleek epe bat ipintzen dute eta ez badaude ariketak ordu horretan egindak 0 bat daukazu ariketa horretan. Batzuetan ez daukat gogorik, goizean ohetik altzatzea, etxeko lan asko egin behar ditudalako eta ez zait eser gustatzen. Batzuetan pentsatzen dut nola geunden bi aste barru lagunekin kalean eta pixka bat haserretzen naiz, kalera atera nahi dudalako.
Horrela dira nire egun honetako egunak, oso aspergarriak, espero dut gutxi barru gauzak aldatzea eta berriro kalera atera ahal izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario