jueves, 26 de marzo de 2020

JULIA FERNÁNDEZ

03/26

Gaur itxialdiaren 13. eguna da, baina niretzat lehenengoa dirudi. Oso ondo sentitzen naiz, lasai eta pozik nagoelako. Itxialdian ez geundenean, bizitza oso lanpetuta neraman; horregatik, orain gauza asko egiteko denbora daukadanez gero, ez naiz ezer aspertzen. Nire errutina beti berdina da: Hamarretan jaiki, gosaldu, dutxa hartu, etxerako lanak egin, mobila erabili, jan, Netflix ikusi, afaldu, telebista eta ohera; astearteak eta ostegunak izan ezik; ingeles klaseak dauzkadalako. Espero dut itxialdia asko iraundu dezala!

No hay comentarios:

Publicar un comentario