2020ko, Martxoaren 29a
Itxialdiko 17. eguna
Gaur esnatu egin naiz pixka bat triste, denbora asko da eta pertsona askori faltan botatzen dut. Nahiz eta oso ondo pasa nire ahizparekin ez da berdina. Goizean nire logelan egon nintzen nire amonarekin telefonoz hitz egiten, amaitu ondoren paseo bat eman nuen egongelaraino eta berriz nire logelara bueltatu. Ere bai amaitu nuen gaztelerazko liburua, nire lagunekin hitz egin nuen pixka bat.
Ordu bietan edo bazkaldu genuen, nire ahizpak eta nik amaitu genuenean nire logelara joan ginen hitz egitera eta tontakeriak esatera. Ohean sartu nintzen ordu bat edo tripako mina neukalako, bitartean pelikula bat ikusi nuen. Pixka bat hobeto sentitu nuenean berriz ohea egin nuen musika entzuten, esperando abestia, negarrez hasi nintzen lagun batekin hitz egiten.
Nola nire ahizpak eta nik aspertzen ginen bainu bonbak eta aurpegiko maskarillak egin genuen. Bat batean bideo bat heldu zitzaidan, nire lagun bat abesten “soy yo”, ia ia bihotzezko bat ematen dit, nire gustuko abesti bat da eta pertsona hori oso inportantea da niretzat.
20:00 eguneko momentua da, atera ginen lehioetaraka. Hori ondoren musika entzuten hasi nintzen. Musika entzuten ordu bat egon nintzen, afaltzeko ordu heldu zen, pizza afaldu genuen, hori eta gero berriz berdina, paseo bat ona beste bat horra.
Hitz egin nuen pertsona askorekin eta bueno horrela pixka bat hobeagoak dira egun hauek, haiek indarra ematen didate gauza guztietan eta hau ez da salbuespen bat.
Gauak pila bat gustatzen didate, gauza asko hitz egiten dira, baina orain beti dago gauza bat hitz egiten duguna egunero, zer egingo dugun hau amaitu ondoren. Batzuk konpondu nahi dute gauzak beste batzuekin, beste batzuk nahi dugu festa bat egitea eta horrelako zen bait gauza.
Espero dut hau laster amaitzea, baina bueno, egun bat gehiago egun bat gutxiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario