martes, 31 de marzo de 2020

Nire egunerokoa (Carla Seijo)

2020ko martxoaren 31a

Kaixo egunerokoa! Koarentenako milaka egunetako bat da gaur. Ez dakit zein egunean nagoen! Atzoko eguna kontatuko dizut pixka bat. Atzo goizean, bederatzi eta erdietan esnatu nintzen. Gosaltzeko sukaldera joan nintzen lehenbizi, beti gosez esnatzen naiz eta. Gosaldu ondoren, hortzak garbitzera joan nintzen. Hortzak garbitu eta gero, etxerako lan guztiekin hasi nintzen. Eskolara ginenean baino askoz gehiago ditugu. Hamaikak iritsi zirenean, matematikako bideo-deira konektatu nintzen ikaskide guztiekin eta irakasgai honeko irakaslearekin. Etxeko lanak egiten jarraitu nuen, arratsaldeko ordu biak iritsi arte. Espageti gozo-gozoak jan nituen. Hortzak berriro garbitu nituen eta lanera! Sei laurden gutxiagotan etxeko lan guztiak amaitu eta bizkotxo bat prestatzea erabaki nuen. Gainera txokolatezkoa zen! Arratsaldeko zortziak iritsi zirenean, nire familiarekin atera nintzen nire leihotik txalotzeko, lan handia egiten eta pertsonei laguntzen ari diren langile guztiei eskerrak emateko. Eguna amaitzeko, afaldu, hortzak garbitu eta film bat ikusi nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario